Astekaria

Hemen, astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.

2015-10-15

IKT-ko irakasgaiari sarrera emateko egelara sartu gara, non gure lana garatzeko beharrezkoak diren baliabide eta dokumentuak aurkitu ditugun. Ondoren, ikaslearen fitxa gure datuekin bete dugu eta hezkuntza baita IKT munduan geneukan esperientziari buruzko azalpen laburra eman dugu. Azkenik, Hardware, Software eta Byte bezalako kontzeptuen inguruan galdetegi bat binaka erantzun dugu.

2015-10-16

Gaur, aurreko egunean egindako galdetegiaren erantzunak guztion artean komentatu eta ppt bat ikusi dugu kontzeptu horiek hobeto azaltzeko. Gero, Gmailean sartu gara etiketak eta filtroak nola jartzen diren ikusteko eta gure Gmail kontua beste posta helbidearekin lotzeko (ehu korreoarekin, adibidez). Drive aplikazioa ere nola erabiltzen den birpasatu dugu. Azkenik, Google School eta Google Alert zer diren eta zertarako balio duten ikusi dugu, baita Googlen bilaketak errazteko irizpìdeak ere: + edo - jartzea hitzen hasieran … (gizakom web orrialdetik ateratako irizpideak).


2015-10-22

Gaur, bloga zer den aztertu eta gustuko dugun gai bat aukeratu ondoren, gure bloga sortu dugu, Blogger aplikazioa erabiliz. Nik emakumea eta hezkuntzaren inguruko orrialdea egitea erabaki dut; gaurko eta antzinako gizartea ikuspegi kritikoz aztertzeaz gain, hezkidetzarako baliabideak ezagutarazteko asmoz. 

Behin Blogger-en sartuta, gure orrialdearen helbidea, titulua eta plantilla aukeratu ditugu eta bi gadget atxiki ditugu: sarrerei jarritako etiketak ikusteko eta beste orrialde batetik hartutako erloju bat.

2015-10-23

Klasekideen blogak nire orrialdera atxiki ditut slidebar rigth-en, "esteken zerrenda" izeneko gadget-arekin. Cross column-en 3 orrialde sortu eta bereizi ditut: orri nagusia (non sarrera guztiak agertuko diren), materialak (erabilitako iturriak eta gainerako baliabideak adierazteko gunea) eta astekaria (egunez egunen zer egiten dudan azaltzeko atala). Azkenik, profileko argazkia jarri, izenburua apaindu eta gure bloga mamitzeko informazioa bilatzen hasi gara.

 2015-10-29

Hasieran gure erojuko ordua aldatzen ikasi dugu, asteburu honetan ordua aldatu baita. Ondoren, egutegia gadget-a txertatu dugu, lehenik blogger-ek eskainitakoa eta azkenik beste orrialde batetik hartutakoa. Geroago, feed gadget-a erantsi dugu eskuineko aldean, non beste web orrialde batean argitaratutako berriak ikusi ditzakegu; gure kasuan Hezkuntza Sailako notifikazioak jasoko ditugu. Gadget hauek txertatu eta gero, Creative Commons-eko Licencia ezarri diogu gure blogari.

Azkenik, gure blogean baliabide ezberdinak txertatzeko orrialdeak erakutsi dizkigu, hala nola, ipuinak, liburuak e.a. eskaintzen dituzten orrialdeak (Slide Share, Calameo, Issab eta Scribd), audioak eskaintzen dituztenak (Eitb irratia, adibidez) eta bideoak igotzeko eta jaisteko plataformak (Youtube, eta Vimeo, esate baterako). Baliabide guzti horiek gure blogean txertatzeko HTML kodea edota esteka hartu besterik ez dugu.


2015-10-30

4.2. ariketa egin dugu gaur, zeinetan blogen erabilpenari buruzko galdetegi bat erantzun behar izan dugu. Hasieran bakarka egin eta gero erantzunak komentatzeko talde txikietan bildu gara. Azkenik, taldeak txosten bat bete du horren inguruan, fitxa egelara igotzeko eta klase aurrean galderak aurkezteko. Jarduera honekin bloga klasean lantzen amaitu dugu; hemendik aurrera gure kabuz kudeatu beharko dugu, gutxienez 8 sarrera desberdin sortuz.

2015-11-5 eta 2015-11-6


Modulu astea dela eta, ez dugu klaserik izan.

2015-11-12


Gaur Microsoft Office Word hobeto erabiltzeko ariketa bat egin dugu. Horretarako, testu bat eman digu eta bere azalpena aditu ondoren, binaka hura eraldatzen ikasi dugu. Hauek dira ikusi ditugun tresnak:
vista - vista en paralelo botoia sakatuz bi word bata bestearen ondoan jarri ditugu.
vista - mapa del documento dokumentuaren atalak iusteko eta atal horietara zuzenean joateko.
vista - esquema dokumentuaren atalak eta azpiatalak edo mailak ikusteko eta aldatzeko.
inicio - formato letra formatua aldatzeko (Aa teklarekin larriz edo xehez …)
inicio - parrafo interlineado eta espaziadoa aldatzeko, sangria jartzeko ...
inicio - titulo titulu formatuak mailaren arabera aldatzeko.
inicio - biñetak puntuak mailaka jartzeko.
insertar - portada aurretik diseinatutako portadak jartzeko.
insertar - salto de pagina hurrengo orrira salto egiteko, deskonfigurazioak saihestuz.
insertar - hipervinculo y marcador hitz bat hautatu, markadore bat jarri izen batekin, beste hitz bat hautatu, hiperbinkulua jarri dokumentuaren barruan egindako markadorean.
insertar - número de pagina
insertar - encabezado y pie de página
referencias - insertar nota al final zenbaki bat hitzaren ondoan idatzi, zenbakia hautatu eta sakatu botoia.
referencias - insertar cita autorearen izena idatzi, hautatu, botoia sakatu, "añadir cita" sakatu, liburuaren datuka jarri, "aceptar" sakatu eta autorearen ondoan datuak agertuko zaizkit. 
referencias- insertar bibliografia aurretik jarritako autorearen datuak bibliografian txertatzeko.
referencias - insertar titulo irudi bat hautatu eta haren deskripzioa behan idatzi.
referencias - insertar tabla de ilustraciones amaieran indice bat agertuko da aurretik titulua jarritako irudien zerrendarekin.
referencias - insertar tabla de contenido aurkibidea jartzeko
revisar - control de cambios  bertan sakatuz gero handik aurrera idatzitakoa gorriz agertuko da dokumentuan egin diren aldaketak erakusteko.
revisar - globos egindako aldaketak edo berrikusketak puxika batzuetan agertuko da.

2015-11-13

Azkenengo proiektuarekin hasi gara gaur. Horretarako, "Ikasle Gidan" agertzen diren ariketak egingo ditugu. Lehenengo jardueran "los jetas y los pasotas" inguruko galdetegia bete dugu eta ondoren klasean komentatu dugu, talde lanean hasi aurretik horren inguruko hausnarketa bultzatu nahi zelarik. Azkenik, lan taldeak osatu eta talde fitxa eta lehenengo akta osatu ditugu.

2015-11-19

Taldeko Sitesa sortu dugu eta bertan proiektuan zehar egindako jarduerak eskegitzeko atal ezberdinak zabaldu ditugu. Ondoren, sitesean entregatzeko lehenengo jarduera egin dugu, IKT-en inguruko egoera aztertzen zuen mapa kontzeptual bat.

2015-11-20

Taldeka, hezkuntzan landu beharreko konpetentzia digitalen inguruko bideoa ikusi eta mapa kontzeptual bat egin dugu honen laburpen eta gure hausnarketekin batera, hau ere sitesean eskegitzeko. Amaieran Delicious aplikazioa erakutsi digu, (esteka interesgarriak sailkatzeko orrialdea) eta zenbait helbide bilatzeko eta bertan gordetzeko agindu digu.

2015-11-26

Greba dela eta, ez dugu klaserik izan.

2015-12-27

Aurreko egunean ikusitako Delicious apliazioaren bidez, eskola ezberdinetan IKT-en inguruan egiten ari diren proiektuei buruzko web orrialdeak bilatu ditugu, horretarako irakasleak emandko estekak zein guk bilatutakoak aztertuko ditugun. Hurrengo ariketan web 2.0. aplikazio ezberdinak aztertu eta horietako bat aukeratu behar zuen taldekide bakoitzak, horren inguruko txostena sitesera igotzeko.
2015-12-3 eta 2015-12-4

Modulu astea dela eta, ez dugu klaserik izan

2015-12-10

Azkenengo jarduerari ekin diogu, zeinen arabera ikasle talde jakin batentzako IKT-en inguruko proposamen bat prestatu behar dugun. Horretarako, klasearen testuingurua zein izango den, nolakoa izango den gure proiektua ... pentsatzen hasi gara.
 
2015-12-11

Proiektuari forma ematen jarraitu dugu, Portugaleteko ikastetxe baterako egunkari digital bat egitea aukeratu dugularik.

2015-12-17

Sitesa-ri eta egunkari digitalari (wix orrialdean sortutakoa) azken ukituak eman eta gure proposamenaren aurkezpena Prezi baten bidez prestatu dugu, bihar klase guztiaren aurrean azaltzeko. Honekin batera, taldeko ebaluazio fitxa bete dugu.

2015-12-18

Azken eguna heldu da, gure proiektuaren aurkezpena egin, besteenak aditu eta klaseari amaiera jarri diogu. Gabon zoriontsuak!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina