2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

AMAIERAKO AGURRA


Sarrera honekin nire bloga bukatutzat ematen dut. Espero dut bertan posteaturiko informazio, hausnarketa eta baliabide guztiak baliogarri aurkitu izana gaur egun mundu osoan bizi dugun bereizketa arazo larriari buruz kontzientziatzeko.

Hala eta guztiz ere, egiteko asko geratzen zaizkigu oraindik. 2015a genero indarkeriaren ondoriozko 56 biktimekin bukatu dugu, Pakistan edo India bezalako herrialdeetan neskak eskolara joan ahal izateko itxaroten jarraitzen dute, urtero milaka emakume sexualki esklabizatuak izaten dira … Emakume horien eskubideen alde eta haien istorioak errepikatu ez daitezen borrokatu dezagun. Elkarrekin, hezkidetzan hezi dezagun.